Abian da abentura! ‘Lur eta Amets’ filma Euskal Herriko zinemetan izango da otsailaren 7tik aurrera (egun horretan Hego Euskal Herrian, eta otsailaren 12tik aitzina Ipar Euskal Herrian). Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan, Euskal Herriko Historian ardaztutako abenturazko marrazki bizidunen filma.

Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma, eta Eneko Olasagatik eta Karlos Zabalak egin dute gidoia Unai Elorriaga eta Uxue Alberdik idatziriko ipuinen gainean. Lotura Filims ekoitzetxeak ekoitzi du, eta Ikastolen Elkartea, Elkar argitaletxea eta Katxiporreta dira bultzatzaileak.

Datorren ostiraletik aurrera, zinema aretoetan, Euskal Herriko “bidaia sinestezina” ikusteko aukera izango dugula adierazi dute filmaren arduradunek, Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko gaituzten Lur eta Amets anai-arrebarekin, Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin. Era berean, azpimarratu dute abentura filma dela animaziozko pelikula berezi hau eta  publiko zabalari zuzenduta dagoela, “guztiok partekatzen ditugun garai, bazter, pertsona eta emozio erakusten dituelako”.

Estreinaldia baino lehenago, ordea, bi estreinaldi aurre egingo dira. Lehena igande honetan, Donostiako Principe zinema aretoan, eta bigarrena, berriz, otsailaren 6an, Bilboko EiTBren egoitzan.