Erabilitako metodologia esperientzia, ekintza eta konfiantzazko eta maitasunezko giroan murgildutako jokoetan oinarritzen da. Horrela, haurra maitatua eta seguru sentitzen da. Hezkuntz edukiak arloetan antolatuta daudenez, ekintza orokor eta globalizatuak burutzen dira, haurrarengan interesa sortu eta esanguratsuak direnak. Ikasketaren oinarri eta hizkuntz ezaugarrienak ahozko, ikus grafiko, plastiko eta erabilgarriak dira. Komunikaziozko harremanak talde handian eta txikian, lan autonomo eta taldeko lanetan gertatzen dira. Laburbilduz, metodo esperimentala gehien erabiltzen dena da, beste guztiak baztertu gabe.

Gure Curriculuma

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.

ELEANITZ PROIEKTUA

ELEANITZ PROIEKTUA

Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.