Metodologiaren garrantzia

Gure ekintza hezitzailearen oinarrizko printzipioen artean aprendizai esanguratsuen eraikuntza ziurtatzea egongo da. “Aprendizai esanguratsuaz” zera ulertzen dugu: ikasleak berak dakien horretatik eta irakasleak informazio berria azaltzen dion moduari esker munduari buruzko bere ezagutza berriz antolatzen duen eta errealitatezko beste egoeretan aplikatzen dueneko aprendizaia, alegia.

Aprendizaiaren materiala ikasleak jadanik dakienarekin harremantzen denean eta aurreko egitura kognitiboan barnera daitekeenean, iraunkor eta egonkorra izanik. Zertan datza? Ezagutza-eskemak aldatzean datza. Horrelakorik gerta dadin nolabaiteko kontraesana sortu beharra dago ikasleak dakienarekin, eskema kognitiboen hasierako oreka hautsiz. Desoreka horrek goragoko maila kognitibo batean berrorekatzera eraman behar du. Hori interbentzio-hezitzailearen araberakoa izango da.

Behin aprendizaia esanguratsuaren kontzeptua argi edukita, gure metodologiak alde hauek kontutan hartu beharko ditu:

2024-2025 Ikasturtea

Ikaslea dakienetik abiatzen da, ikaslearen garapen mailari dagozkion arrazoimen-ahalmenetatik eta aurrez barneratu dituen ikaspenetatik. Ikasleek berez aprendizai esanguratsuak sortzea ahalbideratuko dugu. Oroimen ulerkorra konstruktiboki hezituko dugu, informazioa metatzen duen egitura kognitiboa zenbat eta aberatsago izanda, are errazagoa izango baitzaio ikasleari aprendizaiak berez lortzea. Azken finean, ikasleek ikasten ikastea da gure helburua.

Helburuen funtzioa

Helburuak edukiak baino garrantzitsuagoak dira, aprendizai esanguratsuaren barneraketak ikasteko ahalmena aldatzen duelako eta ez da bakarrik aurrekoaren gainean pilatzen. Era esanguratsu batean ikastea proposatutako helburu didaktikoetara iristeko modu egokiena da. Helburu horiek trebetasun eta ez eduki moduan formulatuko dira.