Proiektuak
Eskaintza akademikoa bermatzeko egin beharreko lan zehatzez gain, zeharkako beste hamaika proiektu eta plan ditugu martxan Zubi Zahar Herri Ikastolan, hezkidetza, elkarbizitza, hizkuntza trataera, euskara eta euskal izaera eta bestelako puntuak lantzeko eta gure hezkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko.
Gehiago irakurri
NOLAKO PERTSONAK HEZI NAHI DITUGU?
Kuku Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.
Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz.
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. IKT alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du,
Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat.
Urteetan testu liburuetan oinarrituta funtzionatu izan dugu eta horrek garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egitera eraman gaitu. Horri buelta eman nahi diogu eta berezkoak dauzkan eta atera nahi dizkiogu.
Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.
Lehen Hezkuntzarako material integrala sortzeko eta aplikatzeko Ikastolen Txanela Proiektuan sartuta gaude.TXANELA proiektua derrigorrezko lehen hezkuntzako etapa osorako ikasmateriala da, 6tik 12 urtera bitarteko haurrentzat
Bizikidetzaren helburu nagusia ikastolako ikasle, irakasle, langile eta familiaren arteko eguneroko harremanak hobetzea da.
Gure ikastolan talde bat dago helburu hauek bultzatzeaz arduratzen dena. Talde honetan ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzen dute, eta esan behar da, hau dela talde bakarra 6. mailatik aurrerako ikasleek parte hartzen dutena.
EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du integrazioaren pedagogiaren bitartez eta konpetentzietan oinarrituta dago.
Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.
Euskaraz Bizi Ikastolen Elkarteak sortutako eta Ikastolek bere egindako proiektua da. Bere helburua eskola-jardueretan ezezik, bizitzaren egoera guztietan eta ikastola bakoitzaren testuingurua kontutan hartuz, euskararen erabilpena sustatzea da
Helburua da ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta ongizate. Hori dela-eta, eskola-jazarpenak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzea erabaki genuen KiVa programa arrakastatsua gehituz.
© 2022. ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLA
| Ibaiondo 15, 48700 Ondarroa (Bizkaia) • T: 94 683 14 16 • ondarroa@zubizaharherriikastola.eus