Jantokiko Araudia(Jakin Eta Bete Beharreko Arauak).

  1. Sarrera-ordua errespetatu behar da. Ordurako ez dagoena eta berandu heltzeko arrazoi indartsu bat azaltzen ez badu, egindako hutsegitearen berri, gurasoari jakinaraziko zaio.
  2. Sarreran eta irteeran ordena gordeko da.
  3. Bazkalorduan ozenki izan gabe hitz egingo da, batak bestearekiko errespetua mantenduz.
  4. Jantokiko langileei errespetuz hitz egingo zaie. Horrela ez egitea hutsegite handitzat hartuko da.
  5. Jantokiko langileek banatzen duten janaria derrigorrez hartu behar da.
  6. Jantokiko langileei zerbait eskatzerakoan zaratarik ez da aterako, nahikoa izango da eskua altxatzea eta zain egotea beraiek ohartu arte.
  7. Bazkaltzeko orduan, gure janaria zainduko dugu, hau da, ezin da jolastu janariarekin.
  8. Janari-hondakinak zakarrontzietara botako dira.
  9. Aulkietan ondo eserita egon behar da, ezin da kulunka ibili.
  10. Jantokitik kanpora ezin da janaririk atera.
  11. Bazkalkide bat txarto portatzen denean jantokiko arduradunek dagokion irakasleari jakinaraziko diote.
  12. Arazo gogor bat sortuko balitz, zuzendariatzak hartuko luke erabakia, aurrez jantokiko arduradunekin hitz eginda.
  13. Bazkal ondoren, gurasoen baimena duten DBH 3. eta 4. mailako ikasleak soilik irten daitezke ikastolako eremutik.