Erabilitako metodologia esperientzia, ekintza eta konfiantzazko eta maitasunezko giroan murgildutako jokoetan oinarritzen da. Horrela, haurra maitatua eta seguru sentitzen da. Hezkuntz edukiak arloetan antolatuta daudenez, ekintza orokor eta globalizatuak burutzen dira, haurrarengan interesa sortu eta esanguratsuak direnak. Ikasketaren oinarri eta hizkuntz ezaugarrienak ahozko, ikus grafiko, plastiko eta erabilgarriak dira. Komunikaziozko harremanak talde handian eta txikian, lan autonomo eta taldeko lanetan gertatzen dira. Laburbilduz, metodo esperimentala gehien erabiltzen dena da, beste guztiak baztertu gabe.

Gure Curriculuma

Kimu-Zubizahar

Kimu

Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektua zehaztu eta nolako pertsonak hezi nahi dituen hausnarketa egingo badu ere, Kimu proiektuan, besteak beste, ezaugarri hauek dituzten pertsonak hezten laguntzea dugu buruan: euskaldun eleanitzak, jakin-mina dutenak, erabaki hartzaile kritikoak, printzipio etikoak dituztenak...

HEZKIDETZA plana Zubizahar

HEZKIDETZA plana

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz.

IKT curriculuna ZubiZahar

IKT curriculuna

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. IKT alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du,

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.

EKI PROIEKTUA

EKI PROIEKTUA

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du integrazioaren pedagogiaren bitartez eta konpetentzietan oinarrituta dago.

ELEANITZ PROIEKTUA

ELEANITZ PROIEKTUA

Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.

KIVA

KIVA PROIEKTUA

Helburua da ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta ongizate. Hori dela-eta, eskola-jazarpenak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzea erabaki genuen KiVa programa arrakastatsua gehituz.