2023-2024 DEIALDIA. LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2024/01/08-2024/02/29

14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako literatur lehiaketa da Urruzuno, eta  literatur zaletasuna eta sorkuntza ditu helburu nagusi. 1986an banatu zituen lehen aldiz Urruzuno sariak Hezkuntza Sailak; 39. ediziora iritsi da, beraz, 2023-2024 ikasturtean.

Ondoko ikasmailetako gazteek parte har dezakete, 2 arlotan (prosa eta poesia) banatuta:

A kategoria ( Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak)

B kategoria ( DBHko 3. eta 4. mailak)

 

Aurkezten diren lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

Lanen neurriak hauek izango dira:

Prosa:   - A kategoria: 5000-15000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko letra-tamainarekin).

             - B kategoria: 4000-12000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko letra tamainarekin).

 

                   Poesia: - A kategoria: gutxienez 75 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

                                - B kategoria: gutxienez 50 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).  

 

Ikus oinarriak osorik hemen.

2024ko lehiaketan lanak aurkezteko epea urtarrilaren 8tik otsailaren 29ra bitartean egongo da zabalik, bi egunak barne. Lanak eskabidearekin batera aurkeztuko dira, word formatuan. Eskabidea egiteko sakatu hemen.

Kategoria bakoitzean 10 lanik onenak (5 lan, arlo bakoitzeko) aukeratzeko epaimahaia izendatzen da urtero. Bost idazle daude horien artean.

Ikusi 2022-2023 ikasturteko irabazleak hemen.

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanak Sagastiberri  izeneko bilduman argitaratuko dira.

Bostehundik gora dira dagoeneko urruzunotarrak, eta ekimen honekin luzaroan jarraitzeko asmoa dugu, urruzunotarrak gehituz. Zuk urruzunotar izan nahi?

Etiketak