Beñat Etxaburu Uribe gure ikasle ohiak filmaren animazioan parte hartu du

"Robot Dreams" Pablo Berger bilbotarraren filma, Oscarretarako izendatuta.

Sinopsia:

Dog txakurra Manhattanen bizi da. Egun batez, robot bat eraikiko du, lagun bat. Adiskidetasuna handitzen joango da, 80ko hamarkadako New Yorken, eta elkarren hurko bihurtuko dira, min-minak. Udako gau batez, Dogek robota abandonatu beharko du hondartzan. Aurkituko dute inoiz elkar?

Jakitekoak:

Cannesen estreinatu zen filma, maiatzean, eta irailean Sitgeseko jaiadian ere proiektatu zuten. Abenduaren 6an iritsi zen zinema aretoetara. Sariak jaso ditu Europako Zinemaren sarietan, Forqué sarietan eta Annecyn, besteak beste, eta lau sailetan dago izendatuta Goya sarietarako.

Zorionak izendapenagaitik eta animo Oscarretan

Etiketak