ONDARRUTAR NATURALA lehiaketa Gabonetako egitarauan antolatuko da, ikasleen oporraldi betean.

2024ko urtarrilak 3 - 18:30ean, Beikozinin

Aurrekoetan bezala, eskatu nahi dizuegu laguntza: zabal dezazuen informazioa eta izena emateko aukera eman dezazuen ikastetxean bertan.

Bestela ere, Turismo bulegoan ahal izango da izena eman eta Udal euskara sailean ere bai.

Hemen, argibide batzuk lehiaketan parte hartzeko baldintzei buruz:
Ondarrutar Naturala lehiaketa, ZER DA?

Denbora-pasa atsegin, dibertigarri eta didaktiko bat. Ondo pasatzeaz gain hizkuntzaren eta kulturaren transmisioan laguntzen duen erreminta bat da. Galdera-erantzunetako jolas bat da, tribial baten antzera.

PARTE HARTZEKO ZER BEHAR DA?

Ondarroako herriari buruzko jakinduria, eta ez da gutxi: Ondarroako istorioak, pertsona ospetsuak, herriko gertaerak, esaerak, toki-izenak, kantak, jokoak eta abar.

ZELAN EMAN IZENA?

 

Ondarroako euskara zerbitzuan 946833668 mrey@ondarroa.eus Turismo bulegoan 946831951 eta herriko ikastetxeetan: Zaldupe eskolan, Institutuan eta Zubi Zahar ikastolan.

IZENA EMATEKO EPEA:

Abenduak 23ra arte

NOLA JOKATUKO DA?
  • Binaka hartuko da parte eta honela osatuko da bikotea: pertsona heldu batek gazte batekin ala bi heldu batera, era honetara:
  • Adin txikikoek ahal dute parte hartu, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera; heldu batekin osatuko dute bikotea (15 urtetik gorako edozein pertsonarekin).
  • DBH4ko gazteek heldu moduan har dezakete parte, bikotea osatuta.
  • Bi pertsona helduk ere batera parte hartu ahal dute.
  • Kanporaketa sistemaz egingo da lehiaketa, azken txanpan bikote bat irabazle gertatu arte.

 

SARIAK: 1.000 bat euro banatuko dira sarietan. Partehartzaile guztientzat egongo dira sariak eta publikoarentzako sari batzuk ere bai.

 INFORMAZIO ITURRIAK:

aplikazioa telefonora deskarga dezakezu Smartphone zein Iphoneentzat eskuragarri dago-eta.

 

Etiketak