Zer moduz zaudete? Espero dugu denok osasuntsu egotea Ikastola ere horrela baitago sano eta osasunez betea!

Gure esker ona adierazi nahi dizuegu denoi egiten ari zareten lan eta esfortzu ikaragarriagatik. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzaiguke egoera berezi hau aurrera eramatea.

Aste Santuaren atarian, jakinarazi nahi dizuegu zein izango den gure antolamendua. Apirilaren 9tik 13ra jai egingo dugu baina beste egunetan nola funtzionatuko dugun azaltzen duen bideoa duzue jarraian.

Elkar zainduz eta babestuz egingo dugu aurrera! Honetaz asko daki Zubi Zahar Herri Ikastolak!

Baimenak