Kimu

NOLAKO PERTSONAK HEZI NAHI DITUGU?

Irakaskuntza-prozesua ikasleei begiratzetik eta ikasleengan pentsatzetik hasten da.

- NOLAKOAK ETA NOR DIREN

 

 

eta bakoitzaren onena indartuta

 

- NOLAKO PERTSONAK HEZI NAHI DITUGUN

 

 

gizartean egokitzeko eta hura eraldatzeko

Ipar horrek

zentzua ematen dio gelako praktikari eta hainbat erabaki hartzeko irizpidea ematen du.

"Norberaren, gizartearen eta naturaren errealitateak

kritikoki ulertzeko, horietan eraginkortasunez ekiteko

eta arduraz eraldatzeko baliabideak ematean datza

hezkuntzaren xedea, eta horretara, pertsonek,

gizabanako gisa, gizartekide eta izadikide gisa ahalik

eta gehien gara dezaten"

-Euskal Curriculuma

Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektua zehaztu eta nolako pertsonak hezi nahi dituen hausnarketa egingo badu ere, Kimu proiektuan, besteak beste, ezaugarri hauek dituzten pertsonak hezten laguntzea dugu buruan: euskaldun eleanitzak, jakin-mina dutenak, erabaki hartzaile kritikoak, printzipio etikoak dituztenak, naturarekin eta gizatearekin konprometituak, lankideak eta ekintzaileak.