Matematika eskuetara

Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garaian gaudela onartuta, saio hauetan fokua jarriko diogu diogu matematikaren irakaskuntzari.

Urteetan testu liburuetan oinarrituta funtzionatu izan dugu eta horrek garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egitera eraman gaitu. Horri buelta eman nahi diogu eta berezkoak dauzkan eta atera nahi dizkiogu.
Lehen hezkuntzako eduki eta gaitasun matematikoak aztertzen jardun ondoren, kontzeptuetara senetik eta esperientziatik hurbiltzeko teknikak, moduak, jolasak eta baliabide materialak badaudela ikasi dugu. Horiek ezagutzea eta praktikatzea da hain zuzen ere ikastaro honen helburua. Gai honen inguruko interesa dutenek lehenengo bustitze zabal eta sakona hartzeko aukera daukate.