MATRIKULAZIOA 2020-21 (HH-0 - HH1)

DATAK

NOIZ: Maiatzaren 21etik ekainaren 8ra

NON: Ikastolako idazkaritzan.  

2020-21 ikasturterako HH0 eta HH1eko umeak (2019 eta 2020an jaiotakoak).
Beraz, umea eskolatu edo aldaketa baten asmoarekin bazaude ezagutu gaitzazu.
Web orri honetan aurkituko duzun informazioaz gain, gure aholkua Ikastola zuzenean ezagutzea da eta horretarako aukera urte osoan izango duzue, ateak zabalik baititugu ezagutu nahi gaituen ororentzat.

Gurekin harremanetan jartzeko aukera asko dituzu, Ikastola ezagutu nahi?

  1. 946831416 zenbakira deitu, Ikastola ezagutu nahi duzula adierazi eta Esti edo/eta Imanolekin zure beharretara egokitutako zita adostu.
  2. ondarroa@zubizaharherriikastola.eus e-postara idatzi Ikastola ezagutu nahi duzula adierazi eta horretarako zuk ahal dituzun egun eta orduak zehaztu. Esti eta Imanolek ahalik eta azkarren erantzungo dizue zita adostuz.
  3. Ikastolara etorri eta harreran Esti edo/eta Imanolengatik galdetu.
  4. Klikatu hemen eta Ikastola ezagutzeko zure/zuen aukerak zehazteko orria bete eta ahalik eta azkarren erantzungo dizuegu.

 

ORDUTEGIA:

Goizez: 9:00etik -12:30 arte irekita dago.

UMEA MATRIKULATZEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Familia liburua
  • Gurasoen N.A.ren fotokopiak
  • Errolda agiria