URTXINTXA materialarekin lan egiten dugu. Urtxintxa Ikastolok sortu dugun proiektua da. Proiektu honi buruzko informazioa nahi izanez gero hemen klikatu http://www.urtxintxa.net/

4-5 urteko IPUINAK

Kurtso honetan ere “Urtxintxa proiektua” erabiliko dugu eta gai bakoitzean ipuin bat landuko dugu. Ipuin horietako asko zuen etxeetan egon daitezke anai-arrebek, lehengusuek, lagunek... erabili izan dituztelako eta beraz ipuinak erosi beharrean lehendik dituzuenak ekarriz gero gastu bat saihestuko genuke. Ez dute balio izenburu berdineko baina Urtxintxakoak EZ diren ipuinak. Orri honen behealdean ikus dezakezue zuen seme-alaben mailari dagokion ipuinen zerrenda. Saiatu oporretan lortzen ahal dituzuen guztiak eta ikastolara ekarri, izena jarrita, kurtso hasieran, irailean. Ipuinak lortzen ez badituzue Ikastola arduratuko da kurtso hasieran erosteaz.

4 urteko ipuinak 5 urteko ipuinak
1. Koxmeren gezurrak 1. Gulliver Liliputen
2. Inurria eta txirrita 2. Artzain gezurtia
3. Zazpi antxumeak 3. Olentzeroren oparia
4. Mari Domingi eta Olentzero 4. Makilakixki
5. Mari Kanela 5. Ahatetxo itsusia
6. Bi anaiak eta sorginak 6. Ziripot eta Miel Otxin
7. Lehoia eta kilkerra 7. Erraldoi berekoia
8. Martin Txiki 8. Babarrun ale magikoak
9. Hansel eta Grete 9. Galtxagorri langileak
10. Sasi guztien gainetik 10. Suaren sugarretan
11. Jon Zikinen anaia