ZER DA HEZKIDETZA?

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz. Beraz, ikasleek askatasuna eta aukera izan beharko dute identitatearen auto-eraketa garatzeko eta, modu seguruan, testuinguru honetan, dialektika berri bat praktikatzeko.

ZERGATIK HEZKIDETZA PLAN BAT IKASTOLAN?

Gure Hezkuntza proiektuan jasota dagoen bezala, ikastolak, ikasleen arteko harremanak berdintasun iraunkorretik sustatzeko konpromisoa du, hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua eginez eta curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatuz. Horrela, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatuko du eta sozializazio horrek, nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetuko du identitate propioaren eraikuntzan.