EKI PROIEKTUA

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du integrazioaren pedagogiaren bitartez eta konpetentzietan oinarrituta dago.

Material didaktikoa egin, kaleratu eta banatzeko Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten enpresak, Ikaselkarrek,  Euskal Curriculuma garatzen duten ikasmaterialak garatu ditu.

DBHko maila bakoitzean ikasleak bereganatu behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak zehaztuta daude EKI materialean. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Era berean, ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen da. Hizkuntzen trataera integrala eta integratua garatzen du. Konpetentzia digitala, berriz, unitate guztietan integratzen da.

Sakatu hemen gehiago jakiteko.