Uzturpe ikastola

19 ikaslerekin hasi zen Ibarrako ikastola, Bittori Olaetxea irakasle zela, eliza alboko lokalean.

 

PASIOA

dugu gure proiektuan, eta ilusioz aritzen gara egunero lanean. Langile gara, baina komunitatea osatzen dugu, ikasle, guraso eta beste herritarrekin. Gure herriko gazteei bizitzarako euskarriak lantzeaz gain, ikuspegi kritikoa eta autonomiarako bidea egiteko bidailagun ditugu.

BERRIKUNTZA

da egunerokotasuneko grina, eta metodologia propioa sortu dugu gure helburuak aurrera ateratzeko, ikasleak egunero ikastolara motibatuta eta gogoz etortzeko modu.

BERTAKO JANTOKIA

dugu gure ikasleak ongi elikatzeko, duela 27 urte erabaki genuen sukaldari propioa izan eta bertako janaridenda, baserritar eta harategiekin lan egitea. Gure ikasleei onena emateko, baita gure ingurunean ere positiboki eragiteko, ikasgai garrantzitsu bilakatuz jantokia, bertakoa balioan jarri eta gustua lantzeko.

KULTURANIZTASUNA

dugu ikastolan, herriko jatorri desberdinetako gurasoen seme-alabak gurekin ikasten dute, euskaraz. Euskal kultura konpartitu eta kultura desberdinak ezagutzea dugu gaurko eta etorkizuneko erronka.

AUZOLANEAN

lan eginez, Kilometroak 2022 herrian antolatuaz, gure zerbitzua eta misioa hobetu nahi ditugu. Gure asmoa, lanketa guzti honekin ateratako diruarekin Ikastolako kanpo espazioa bermoldatu eta gure barneko espazioak gure metodologia berritzaileen zerbitzura egokitzen jarraitzea izango da, baita gure balioetan sakontzeko euskarriak jartzea. Aurten, 300 pertsona batzordeetan, 1000tik gora bolondres… arituko gara elkarlanean, eta zuek ere, auzolan erraldoi honen parte izatea gustatuko litzaiguke.

Etiketak