PROIEKTUA​ : Izarraitz Lanbide Eskola eta Zubi Zahar Herri Ikastolaren arteko
lankidetza proiektua.
IZENA​ : Taula okerra / Kurba taula
DESKRIBAPENA​ :
Proiektu honekin haurraren garapen psikomotrizean eta
sortzailean eragin nahi dugu.
JUSTIFIKAZIOA​ : Haurraren irudimena aske utziz, sormena indartu eta oreka lantzeko aproposa den tresnaz osatu nahi dugu haur hezkuntza. Bakarra izanik haur
bakoitzarentzat jostailu ezberdina izan daitekeelako: batzuentzat tunela besteentzat balantzina edo eserlekua edota jostailuekin jolasteko arranpatxoa.
LORTU NAHI DIREN HELBURUAK:
● psikomotrizitatearen aldetik, gorputza eta zentzumenak garatzea, eta indarra, giharrak eta oreka kontrolatzea, sentsazio berriak esperimentatuz eta gorputzaren irudikapen mentala osatuz.
● haurrari arrazoimena eta sormena eskatzea bizipen berriak eskainiz.
● beste pertsonekin harremanetan jartzeko aukerak zabaltzea.
● bizipoza, atsegina eta gozamena ematea haurrari eta horrela bere garapen emozionalerako elementu bilakatzea.
● Jolas irekiak izatea (zenbat eta gauza gutxiago egin jolasak orduan eta gehiago egingo du haurrak).