Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile guztiek manifestazioa deitu dute datorren apirilaren 22rako Baionan (Suprefaturatik, 17:00etan), “Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez!” lelopean. Seaska ere deitzaileen artean da.

Aproposa iruditzen zaigu Zubi Zahar Herri Ikastolako komunitatea zein hala nahi duen herritar oro apirilaren 22ko manifestazioan parte hartzera gonbidatzea.

Ikastolak hara joateko autobusa antolatuko du, 10€ (helduak) edo 5€-ren (haurrak) truke. Manifestaziora Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, bete inprimakia. Apirilaren 21a da horretarako azken eguna. Ostean, xehetasunak helaraziko dizkiegu izena eman dutenei.

Izena emateko

Etiketak