Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Helburu hori bete ahal izateko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.
Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira, eta honako ezaugarriak dituzte:
- Ingelesaren ezartze goiztiarra: 4 urtetik aurrera.
- Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
- Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da (adb. ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/EMILE).
- 4-16 adin tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
- Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean ardaztua.
- Irakaskuntza metodoen, ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne- eta kanpo-ebaluazioen bidez.