LEHEN HEZKUNTZA ETA BIGARREN HEZKUNTZA
EKI PROIEKTUA
Ikaslearen irteera-profila da eki proiektuaren abiapuntua eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak.
Ikas-egoera errealak ebaztean oinarrituta, konpetentziak landuz ikasten eta irakasten da. Ikas-arlo guztietan prozedura sistematizatuak ere eskaintzen dira, ikasten eta egiten jakiteko. Euskara ardatz duen hizkuntzen tratamendu integratua egiten da. Eta konpetentzia guztien ebaluazio-eredua ere sortu dugu zuretzat.
GELARATZEKO PROPOSAMENAK
Alde batetik, papera eta digitala uztartzen dituen eredu konbinatua eskaintzen dugu. Liburua eta ekigunea.eus atariko baliabide digitalak modu eraginkorrean uztartuz.
Bestalde, eki proiektua modu erabat digitalean gelaratzeko aukera ere badago, etapa bakoitzeko ikasleen ezaugarrietara egokitutako plataformen bidez.
- Gida didaktikoak. Unitate bakoitzaren gaineko azalpenak eta iradokizunak.
- Ebaluazio-tresnak. Ebaluazio hezitzailea eta hezigarria bideratzeko tresnak eta jarduera espezifikoak.
- Ikasmaterial digitala. Ingurune digitalera egokitutako ikasmateriala.
- Moldagarritasuna. Edukiak egokitzeko edota eduki berriak sortzeko aukera.
IKASLEARENTZAT BALIABIDEAK
Askotariko baliabideak izango ditu ikasleak eskura, bereganatu beharreko konpetentzia-maila eta jakintzak eskura ditzan: ikaslearen liburua, lan-koadernoak edota jarduera-fitxak, besteak beste.
IRAKASLEARENTZAT BALIABIDEAK
Proiektua gelaratu eta eguneroko planifikazioa egiten laguntzeko erremintak eta baliabideak eskura izango ditu irakasleak.