ELEANITZ PROIEKTUA

Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.

Hizkuntzak ez dira ikasten lehendabizi eta erabiltzen gero; hizkuntzak erabiltzearen indarraz barneratzen dira.J.M. Artigal
Eta hori guztia nola lortu?

Prozesu sistematikoa Ikastolako hizkuntza nagusian (euskaran). Beste hizkuntzetan ikasia aplikatzeko eta orokortzeko aukerak emanda. Gure ikasleek lehenengo egunetik, beren ama hizkuntza edozein izanda ere, lehenengo egunetik euskaraz ikasten dute. Lau urterekin ingelesa ikasten hasten dira. Zortzi urterekin gaztelera ikasgai gisa dute. DBH osoan frantsesa ere irakasten da. Hamalau urterekin ikasgai oso bat ingelesez ematen hasten da. Batxilergoan eskola ordu batzuk ingelesez ematen dira Filosofian, Biologia-Geologian eta Ekonomian lehenengo mailan eta Kimika, Biologia, Geografia eta Ekonomian 2. mailan. Horrez gain, frantsesa aukerako ikasgaia da batxilergoan.