Azaroaren 21ean ETBko lehenengo katean ikusiko ahalko da ikastolen bost jaiek, hilaren 13an Donostiako Kursaalen, eskaini zuten Ikastolak Herriari ekitaldia, zeinean aurtengo jaiak antolatzen aritu diren ikastolei laguntzeko elkartasun kanpaina abiatu zen

Azaroaren 13an ospatu zen Donostiako Kursaal Jauregian, sarrera guztiak agortuta zirela. Azken momentuko aldaketaren bat egin behar izan bazuten ere, jardunaldia oso ondo joan zen, “publikoa eta artistak bat eginda egon ziren uneoro, eta disfrutatu egin zutela nabari zitzaien bai lehenei, bai bigarrenei ere”.

Korrontzi taldeak itxitako ekitaldi honek Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga bikote ezaguna izan zuen aurkezle.

Ikuskizuna larunbatean, azaroaren 21ean, ikusi ahalko dugu ETB1en, gaueko 10:00etan.

Etiketak